Ekaineko osoko bilkura izango da bihar arratsaldean
Bilkura 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Bi lankidetza hitzarmen eta mozio bat aztertuko dituzte, besteak beste.
Aurreko saioetako aktak onartu, eta beste zenbait gai aztertuko dituzte ekaineko osoko bilkuran. Besteak beste, bi lankidetza hitzarmen, kreditu aldaketa bat eta 2026ko aurrekontuaren dirulaguntzen eranskinaren aldaketaren irizpena aztertuko dituzte. Horiekin batera mozio bat ere izango da udalbatzarrean.



