Ekintzaile eta enpresariei zuzenduta, EKITEN topaketa antolatu du Udal Elkarteak

2018/05/08

Bigarren topaketa honetan bezeroak hobeto nola ezagutu landuko dute. Aipatu topaketa maiatzaren 15ean izango da, 12:30etik 16:00etara, Udal Elkartearen egoitzan.

Ekiten topaketak

Eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea dira Ekiten topaketak, lan giro egoki bat sortu eta ekintzaile eta enpresariei benetan interesatzen zaizkizuen gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko. Topaketa hauek “Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” proiektuaren barruan antolatu ditugu (ikus proiektuari buruzko argibideak amaieran).

Hiru topaketa antolatu ditugu. Lehendabizikoa apirilaren 24an egin genuen eta bertan, ekintzaile eta enpresarien behar eta erronkei buruz hitz egin genuen. Edozein negoziorentzat segmentazio on bat egitea zeinen garrantzitsua den aztertu genuen, bezero potentzialen behar eta portaerak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako.

 

Bigarren topaketa, maiatzaren 15ean

Bigarren topaketa maiatzaren 15ean izango da, 12:30etik 16:00etara, Udal Elkartearen egoitzan.

Gure bezeroak hobeto nola ezagutu landuko dugu, galdera hauei erantzunez:

  • Nola zehaztu zein segmentutara zuzendu?
  • Zer ezaugarri dituzte gure bezeroek?
  • Zer jokaera mota dute nik asebetetzen dudan beharraren inguruan?
  • Zer beste baliabide ditut inguruan nire bezeroari balio gehigarri bat emateko?

Hirugarren topaketa ekainaren 5ean izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Topaketa hauek Olaia Agirrek dinamizatzen ditu (OAZ COACHING aholkularitza-etxea).

 

Zer da Ekiten, ekintzaile eta enpresarien ekosistema?

Gure bailaran (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) ekintzaile eta enpresari asko ari dira proiektuak gauzatzen eta negozioak eta enpresak aurrera ateratzen, hitz batean, gure eskualdeari onura ekonomiko eta soziala ekartzen.

"Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema" egitasmoaren bidez, ekintzaile eta enpresarien lana azaleratu eta ezagutzera eman nahi dugu, beren arteko harremana sustatu nahi dugu eta laguntza eta baliabideak eskaini nahi ditugu, izan ditzaketen beharrei erantzuteko.

Webgune bat jarri dugu martxan, www.ekiten.org, ekintzaileen lan eta ahalegina erakusteko eta ekimen honetan antolatuko ditugun ekintzen informazioa eskaintzeko (topaketak, agenda, informazio interesgarria…).

  Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2017ko deialdia, GAO, 2017-07-04, 127 zk).

 

 

Eguna: maiatzak 15

 

Ordua: 12:30etik 16:00etara

 

Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

 

 

Maiatzaren 15eko topaketan galdera hauei erantzungo diegu elkarrekin

  • Nola ezagutu hobeto gure bezeroak?
  • Nola zehaztu zein segmentutara zuzendu?
  • Zer ezaugarri dituzte gure bezeroek?
  • Zer jokaera mota dute nik asebetetzen dudan beharraren inguruan?
  • Zer beste baliabide ditut inguruan nire bezeroari balio gehigarri bat emateko?

Norentzat

  • Ekimen, proiektu, negozio edo enpresak bultzatzen eta garatzen ari diren pertsonentzat.
  • Negozio edo enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonentzat.
  • Ekintzaile sena duenarentzat, bere esku dagoena eginez besteei lagundu nahi dienarentzat, aukerak sortzen lan egin nahi duenarentzat.
  • eta hau irakurri eta interesa eta parte hartzeko gogoa sentitu baduzu, zuretzat ere bai

Informazioa eta izen-ematea:

Topaketatan parte hartzeko izena eman behar da, telefonoz, emailez edo webgunean eskura dagoen formularioaren bidez.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapena (Maider Ibarbia)

Tel. 943 890808

enpresasustapena@urolakosta.eus

www.ekiten.org