Ekintzaz betetako hilabetea, Gaztegunean
Hilabete osorako ekintza ugari antolatu ditu Zumaiako Gazteguneak. Atzotik hilabete bukaera arte egunero-egunero ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek. Gaur, adibidez, egunaldi ederra lagun, bazkaria egin dute Gernika parkean, eta baita zirkoa ere.



