Ekitaldi ugari izango da aurtengo Euskara Egunean
Katxaperoak, kalejirak, kantu saioak, bideo emanaldiak, jokoak… Era askotako ekimenak egingo dira azaroaren 27tik abenduaren 6ra bitartean, guztiak euskararen alde. Oraindik igandeko bazkarirako txartelak eskuratu daitezke, Metro tabernan, turismo bulegoan eta zaharretxean
Ostiralean, hilak 27, abiatuko da aurtengo Euskararen Eguna Zumaian. Azaroaren 27tik abenduaren 6ra bitartean, ekitaldi ugari izango da herriko kaleetan: katxaperoak, kalejirak, kantu saioak, bideo emanaldiak, jokoak, trikitilari eta bertsolariak...
Horrekin batera, larunbat eguerdian egingo da Zumaian Saltaka ekimena. Eguerdiko ordubatean, Itsas Kiroldegitik abiatuko dira herriko haur, gazte eta helduak euskararen alde lasterka egiteko. Igandean, berriz, bazkaria izango da zaharretxean eta oraindik bazkarirako txartelak ondorengo tokietan eskuratu daitezke: Metro tabernan, turismo bulegoan eta zaharretxean. Helduena 15 euro izango da, haurrena, berriz, 10.
Egitaraua:
AZAROAK 27, OSTIRALA
- Iluntzeko 19:30ean, Forondan. Literatura-emanaldi musikatua: Patxi Zubizarreta eta Pello Ramirez, Zikoinaren hegaldia.
AZAROAK 28, LARUNBATA
- Eguerdiko 12:00etan, katxaperoak eta kalejira Musika eskolako trikitilariekin.
- Eguerdiko 13:00etan, Itsas kiroldegitik irtenda.
Zumaian Saltaka euskararen alde (kamisetak turismo bulegoan).
Bukaeran, bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren, salda Kofradian.
- 14:00etan Hogarrean bazkaria. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan, Metro tabernan eta Hogarrean bertan (15 €, umeen menua 10 €).
Bazkalondoan Sunbillatik kantuz kantu saioa.
- 17:30ean, Hogarrean bertan, Egunkariaren auziko bideoa.
- 18:30etik 20:00etara bitartean, bigarren kantu-saioa Erribera kalean.
AZAROAK 30, ASTELEHENA
- Arratsaldeko 18:00etan Forondan, Bidaia intimoak dokumentala, Jon Maiak aurkeztuta.
ABENDUAK 1, ASTEARTEA
- Arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko pleno aretoan, Zumaiako ahotsak proiektuaren eta webgunearen aurkezpena.
ABENDUAK 2, ASTEAZKENA
- Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara, Gaztegunean: euskal mahai-jokoak eta joko dinamikoak.
ABENDUAK 3, OSTEGUNA, EUSKARAREN EGUNA
- Arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari zineman, Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sarien banaketa eta emanaldia.
Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin, Internet kafe
ABENDUAK 4, OSTIRALA
- Gaueko 23:00etan, Torreberri Gaztetxean, Xutik taldearen kontzertua Egunkariaren alde
ABENDUAREN 4TIK 6RA BITARTEAN
- Euskarazko filmak Aita Mari zineman. Sukalde kontuak
4an 22:15ean, 5ean 19:30ean eta 22:15ean eta 6an 19:30ean.
Winky (umeentzat). Abenduaren 6an, 17:00etan.
Ondorengo eragileek antolatu dute Euskararen Astea elkarlanean: Txoritxiki Musika eskola, Gaztegunea, Egunkariaren aldeko batzordea, Txinparta, ZUGA, Baleike, Bertso Eskola, Euskararen Aholku Batzordea eta Zumaiako Udala.



