Ekitaldiz beteta dator zubia
Batelero eguna, Gala Gaua, Musika Jaialdia… eta beste hainbat ekimen eta ekitaldi izango dira datozen egunotan Zumaian.
Uztailak 30
20:00 komentuan ANGEL UNZU gitarrista iruindarra
Uztailak 31
BATELERO EGUNA egun osoan. Ekitaldi ugari, tartean 19:30 ANTZERKIA. Itsasotik helduko dira antzezle-marinelak
Abuztuak 1
20:30 Parrokian SAN PEDRO ABESBATZA
Abuztuak 2
GALA EGUNA: Argazki Txokoa, kontzertuak Itzurun tabernan eta Beheko Plazan, eta Gala Diskoteka
23:00 Beheko Plazan THE SOULUTIONS
Abuztuak 3
20:00 Aita Marin THE FUNAMVIOLISTAS, aurten Max saria eskuratu duen antzerki musikala. Sarrerak Turismo bulegoan (5€, deskontuarekin 3€)
http://www.youtube.com/watch?v=m4Cg96JytJs
http://www.thefunamviolistas.com/
Abuztuak 4
20:30 Parrokian, ORGANOA ETA TENOREA: Gerardo Rifón eta Xabier Anduaga
Abuztuak 5
20:00 Odietan, KUKAIren "Gelajauziak"
ZINEMA Aita Marin
7/31-8/4 'Bajo la misma estrella' eta 'Aviones, equipo al rescate'
* OHARRA: San Inazio eguna dela eta, itxita egongo da kultur etxea zubi honetan. Argazki lehiaketako lan hautatuen erakusketa berriz egunero zabalik 18:30-20:30 ordutegian



