Ekolingua saioa asteazkenean
Etzi, asteazkena, otsailak 11, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ekolingua jokoan aritzeko aukera izango da Marina Berri jatetxean.
Ekolingua izeneko jokoa euskararen eta beste hizkuntza gutxitu batzuen inguruan hausnartzeko diseinatutako mahai-joko bat da, talde txikietan jokatzen dena gidari baten laguntzaz. Adin eta jatorri askotako herritarrak bilduko dira bertan arratsalde pasa atsegin eta interesgarri bat egiteko asmotan.
Udaleko Euskara Sailetik gonbidapena egiten zaio nahi duen guztiari bertaratu eta bakoitzaren ideiak eta iritziak partekatzeko!



