Elikadura burujabetza ardatz, Erkibeko herri prozesuari ekingo dio Udalak
Lorategiko lanak amaitu berritan, eraikinaren inguruko parte hartze prozesua abiatu du Udalak. Elikadura burujabetza izango du oinarri, eta gai horren bueltan herritarrek izan ditzaketen kezkak nahiz ekarpenak jasotzeko galdetegi bat zabaltzearekin batera, parte hartze prozesuko hurrengo urratsen berri eman du Udalak. Ekarpenak jasotzeko hainbat saio egingo dira: herritarrei zuzendurikoa izango da lehenengoa, maiatzaren 27an, 18:00etan Oxforden.



