Elikagaien azoka, asteburuan Zumaian
Colombia, Ecuador, Rusia, India eta beste hainbat tokitako artisautza produktuak erosi eta dastatu ahal izango dira. Horrez gain, Galiziako olagarro postu bat eta Marokoko te gune bat ere jarriko dituzte Amaiako plazan muntatuko duten azokan.
Asteburu honetan azoka berezi batek girotuko du Zumaia. Izan ere, ostiraletik hasi eta datorren astelehenera bitartean, munduko artisautza ezberdinak ikusteko aukera izango da Amaiako plazan kokatuko den azokan. Colombia, Ecuador, Rusia, India, Errioxa eta beste hainbat tokitako artisautza produktuak izango dira, eta horrez gain, elikagai asko erosi nahiz dastatzeko aukera ere izango da: era guztietako kontserbak, enbutidoak, bakailaoa etab.
Hori gutxi balitz, Galiziako olagarro postu bat eta Marokoko te gune bat izango dira Amaiako plazan. Bihar (urriak, 9, ostirala) irekiko ditu ateak azokak eta astelehenera arte luzatuko da.



