Elkanoren lehorretaratzea dela eta, trafikoa moztuta izango da bihar arratsaldean kostako bidean
16:00etatik 20:00etara itxita izango da N-634 errepidea. Zarautzera joan nahi duenak Meagasetik edo autopistatik egin beharko du. Getariara joateko, berriz, orduerdiro autobusa izango da Zumaiatik.
Bihar, abuztuak 7, Elkanoren Lehorretaratzea ospatuko dute Getarian, eta herri antzerkia egingo dute. 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta Zarautz eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxita egongo da 16:00etatik 20:00etara. Zarautzera joateko, beraz, Meagas gainetik edo autopistatik joan beharko da. Getariara joateko aukera bakarra, berriz, EuskoTrenek jarriko duen autobus zerbitzu berezia izango da. Zumaiatik Getariara bitartean, ordu erdiro izango dira autobusak.



