Elkar hartuta indarkeria matxistaren kontra

2014/11/26

Atzo, azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna izan zen, eta hainbat ekimen izan ziren Zumaian.

 

Atzo, azaroak 25, Indarkeria matxistaren nazioarteko eguna izan zen. Hori dela eta, Zumaian hainbat ekimen egin ziren. Goizean, 11:00etan, herriko ikastetxeetako ikasle eta irakasleek giza katea osatu zuten indarkeriaren aurka. Beheko plazatik abiatu ziren, eta herriguneari buelta eman ostean, torreberri inguruan elkartu ziren berriro. Han, bertsoak, kantuak… denetarik izan zen indarkeriaren aurka.

 

Arratsean, 19:00etan, berriz, magnoliopean egin zen elkarretaratzea. Herritarrak elkartu ziren han ere.

 

Azaroaren 25eko ekintzekin lotuta, abenduaren 5ean, gaztegunean antzerkia tertulia izango da gaztetxoentzat.

 

azaroak 25-2

 

azaroak 25-1

 

A25