'Elkarbidean programan' izena emateko epea hilaren 19a arte zabalik
Urtero bezala, ELKARTU (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) 2013. urterako Espainiara opor bidaiak antolatu ditu, Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuarekin batera.
Maiatzetik irailera arte, Salou, Benidorm edo Teneriferako opor bidaiak antolatu dituzte Elkartu eta Aldundiak elkarlanean, gutxitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonentzat. Programa honetan ezintasunen bat duen 16 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte.
Behar berezi edo gutxitasun handia jasan eta mugikortasun arazo larriagoak dituztenek, edo behar bereziak dituztenek, lehentasuna izango dute. Eta oinarrizko beharrak betetzeko beste pertsona baten laguntza behar dutenek, laguntza hori emango dion pertsona baten izena eman beharko du.
Egonaldiak:
Salou: maiatzaren 11tik 25era
Benidorm: Ekainaren 8tik 22ra
Salou: Ekainaren 29tik uztailaren 13ra
Benidorm: Abuztuaren 17tik 31ra
Tenerife: Irailaren 16tik 30era
Izen ematea eta informazio gehiago
Programa honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero www.elkartu.org webgunera jo dezakezu. 943 31 67 70 telefonora deitu edo elkartu@elkartu.org e-postara ere idatze dezakezu. Nahiago baduzu, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara ere jo dezakezu (Branka).
Programaren inguruko xehetasun gehiago, prezioak eta eskaera orria ikusteko klikatu hemen.



