Emakume korrikalarien I. argazki topaketa

2011/02/24

Emakumeen parte hartzea bultzatzeko asmoz antolatu du Topaketa berdintasun eta Gaztedia sailak.

 

Aurten ere, otsailaren 26an, Zumaiako XXVII. Herri Lasterketa antolatuko da, eta  Berdintasun  eta Gazteria Sailaren eskutik  'Emakume korrikalarien I. argazki topaketa' antolatu dute. Topaketa horren helburua, Zumaiako Herri Lasterketan zein beste probetan emakumeen parte hartzea bultzatu eta indartzea da. Horretarako bertaratzen diren emakume guztiekin argazki erraldoi bat atera nahi da. Hori horrela, proban parte hartu behar duten emakume guztiei dei egiten zaie argazki topaketan parte hartzeko.

I. Argazki Topaketa

Eguna: Otsailak 26, larunbata

Ordua: 16:45 (lasterketa hasi baino ordu laurden lehenago).

Tokia: Gaztetxolan (Turismo bulegoaren ondoan. Bertan haurtzaindegi zerbitzua jarriko da) 

 Bertara gerturatzen diren emakume guztiekin taldeko argazki erraldoia atera nahi da, kirolean emakumeen parte-hartzea ikusarazteko egingo den kanpainarako. Nolabait emakumeen parte-hartzea sendotzea kirol munduan bultzatzea nahi da.

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Zumaiako Udalak kirol arloan zein beste arloetan emakumeen parte hartzea bultzatu eta sustatzeko duen konpromisoaren adierazle da aurtengo Zumaiako Herri Lasterketarako haurtzaindegi zerbitzua jarri izana. Zumaiako Udalaren Berdintasun eta Kirol Sailak elkarlanean antolatu dute, eta zerbitzu horren helburu nagusia, esan bezala, kirol probetan emakumeek parte hartzea da.