'Emakumea eta osasuna' zikloa izango da maiatzean
Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak elkarlanean antolatu duten zikloa maiatzaren 13an hasiko da Rosa M. Azkue Zumaiako osasun zentroko familia medikuaren hitzaldiarekin
Maiatzerako 'Emakumea eta osasuna' zikloa antolatu dute Udalaren Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak. Bi hitzaldi eta tailer batek osatuko dute aurtengo zikloa. Hona hemen egiteraua:
Maiatzak 13, hitzaldia
Emakume zumaiarrak: krisia eta osasuna
Hizlaria: Rosa Maria Azkue, Zumaiako osasun zentroko familia medikua
Gaia: Herriko medikuak, Rosak, azalduko du zein egoeratan bizi diren gaur egungo emakumeak, zein gaixotasun pairatzen dituzten gehien, eta horien guztien zergatiak.
Ordua: 18:30ean
Lekua: Alondegian
Maiatzak 23 eta 24, jabekuntza tailerra
La crisis de los cuidados
Gidaria: Amaia Perez Orozcok, ekonomilaria eta feminista
Gaia: Tailer honetan ekonomia sistemari begirada feminista egingo diote begirada. Orokorrean, lehenengo egunean, aztertuko dituzte ikusezinak diren lanak, eta saiatuko dira bizitza erdigunean jartzen. Bigarrenean, zaintzaren kate globalak aztertuko dituzte.
OHARRAK:
- Parte hartzeko aurrez izena eman behar da Alondegian edo berdintasuna@zumaiakoudala.net helbidean.
- Gazteleraz izango da
Maiatzak 28, hitzaldia (Emakumearen Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna)
Ni, zu, bera…emakumeak eta ezintasuna
Hizlaria: Mari Paz Giambastiani
Gaia: Ezintasunen bat duten emakumeen egoeraz gogoeta egingo du hizlariak. Horretarako, hainbat esparru, errealitate eta inguruabar aztertuko ditu. Horrez gain, adieraziko du zer nolako eragina duen ezintasunak familian, zaintzen gaituzten pertsonengan, lagunengan eta gizartean.
Oruda: 19:00etan
Lekua: Alondegian
OHARRA:
- Gazteleraz izango da



