Emakumeen Mundu Martxaren baitan ekitaldiak antolatzeko bilera egingo da Berdintasun Foroak deituta
Datorren urriaren 1ean pasatuko da Zumaiatik Emakumeen Mundu Martxa. Hori dela eta, Berdintasun Foroak deituta, datorren asteartean, hilaren 21ean, 19:00etan bilera egingo da Alondegian. Helburua da, irailaren 28tik urriaren 4ra Euskal Herria zeharkatuko duen martxa Zumaiatik pasatzen denerako, urriaren 1erako, ekintzak antolatzeko ideiak jasotzea. Bilera irekia da, eta Berdintasun Forotik herritar oro animatu eta gonbidatu nahi ditu bilerara.



