Emakumeen osasun zikloko bigarren hitzaldia, gaur 18:30ean Alondegian
Maiatzaren 28an eman zitzaion hasiera emakumeen osasunaren inguruko zikloari, eta, gaur, hilak 11, bigarren hitzaldia eskainiko du Murgibeko aditu batek. Gaurkoan emakumeen gorputza publizitatean nola den merkantilizatua aztertuko dute. Hitzaldia 18:30etatik aurrera Alondegian izango da. Hirugarren eta azken hitzaldia, ekainaren 18an izango da jabekuntza afektiboari buruz.



