Emakumeen osasunaren inguruko zikloa
Datorren astelehenean, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, emango zaio hasiera Zumaiako Udalaren Berdintasun sailak antolatutako zikloari.
Datorren astelehenean, hilak 28, hasi eta ekainaren 18a bitartean emakumeen osasunaren inguruko zikloa izango da Zumaian, Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta. Maitzaren 28an Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta egun horretan bertan, arratseko 18:30etan Alondegian emango zaio hasiera zikloari. Ziklo osoa Murgibeko aditu batek emango du.
Lehen egun horretan, osasunak duen garrantzia, ohitura osasuntsuak zeintzuk diren eta jasotako heziketak era bizimoduak osasunean duten eraginaz arituko dira. Horretaz gain, munduko txoko ezberdinetan emakumeek dituzten egoera ezberdinak ezagutzeko aukera ere izango da.
Agenda:
Maiatzak 28: Emakumeen osasunaren aldeko nazioarteko ekintza eguna
Ekainak 11: Emakumeen gorputza publizitatean merkantilizatua
Ekainak 18: Jabekuntza afektiboa
Hitzaldi guztiak 18:30ean Alondegian izango dira.



