Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza antolatu dira
Udalaren Berdintasun Sailetik hainbat ekintza antolatu dira aste honetarako. Besteak beste, azaroaren 25ean 20:00etan kontzentrazioa egingo da Magnoliopean.
Azaroaren 25ean izango da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, ekimen desberdinak antolatu ditu Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak. Hona hemen egitaraua:
Azaroak 22
Tratu onen tailerra: gurasoei zuzendutako tailer bat, eta 4-7 urte bitarteko umeei zuzendutako beste bat.
18:00etan, Haur liburutegian.
Azaroak 25
Tailerra: Zer erabilera ematen diogu jostailuei?
17:30etan, Ludotekan. Umeei zuzenduta.
Indarkeriaren aurkako kontzentrazioa 20:00etan Mangoliopean.
'No tengas miedo' filma 22:00etan Aita Mari aretoan.
Azaroak 26
Tailerra: Zer erabilera ematen diegu jostailuei?
Gurasoei zuzenduta, 11:30etan Ludotekan.
Antzerkia: 'Lilas'. 22:00etan, Aita Mari zinema aretoan.
Abenduak 14
Tailerra: Ipuinak sexistak al dira?
Haur liburutegian, 18:00etan. Gurasoentzako tailerra eta ipuin kontaketa umeentzat (aldi berean).



