Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira ekimen ezberdinak izango dira Zumaian

2012/11/21

Aurten, arreta poliziala behar izan duten 6 kasu izan dira Zumaian, eta Udalaren Gizarte Zerbitzuetan 10 pertsonek jaso dute bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza (psikologoa, ekonomikoa, juridikoa....).

Azaroaren 25ean, datorren igandean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izango da. Horren harira, Zumaiako Udalak arazo horrekin bukatzeko duen konpromisoa berretsi nahi du. 2012 urtea hasi zenetik gaur arte, arreta poliziala behar izan duten 6 kasu gertatu dira. Gizarte zerbitzuen bidez, berriz, 10 lagunek jaso dute bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza (laguntza psikologikoa, ekonomikoa, laguntza juridikoa...)

Txatu txarrak edo indarkeria jasan duten pertsona horiei behar bezain arreta egokia emateko aurten, eragile ezberdinek protokoloa sinatuko dute.

Zumaiako Udalak gogoratu nahi du, indarkeria kasuren bat ezagutu edo ikusiz gero edozein herritarren eginbeharra dela horren berri ematea, eta biktima artatzen laguntzea. Beraz, kasuren bat ikusiz gero honako telefonoetara dei dezakezu:

 

Udaltzaingoa…………………………………………………………943 143232

SOS deiak……………………………………………………………..112

Gizarte Zerbitzuak (Zumaiako Udala)…………………………...943 862200

Berdintasun saila (Zumaiako Udala)……………………………..943 861056

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua………….…………………………900 100928

 

Azaroaren 25aren harira antolatutako ekintzak:

Azaroaren 23an:

12:00etan: Indarkeria kasuren bat jasaten duten pertsonen arretarako protokoloa sinatzea, Alondegian.

22:00etan: ‘Eta Karmele’ antzerkia. Aita Mari zinean.

Azaroaren 24an:

17:00etan: Teresa Lanzaren tailerra (CDDBol): “Oinarrizko elkarteak genero indarkeriari aurre egiteko agente gisa”, Brankan. Malen Etxeak eta Haurraldek antolatuta. 

Azaroaren 25ean:

19:00etan: Bortizkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa Magnolioan.