Emakumeentzako auto-defentsa ikastaroa eskainiko dute asteburuan
Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak antolatu du ikastaroa eta helburua jazarpenen aurrean emakumeak maila psikologiko eta fisikoan prestatzea izango da.
Asteburuan emakumeei zuzenduta auto-defentsa ikastaroa eskainiko dute Zumaian. Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak antolatu du ikastaroa eta bi egunetan eskainiko da, martxoaren 27an eta 28an.
Ikastaroaren helburua jazarpenen aurrean emakumeak maila psikologiko eta fisikoan prestatzea izango da. Esther Lopez Mongek gidatuko ditu saioak eta matrikula 15 euro kostako da. Izena emateko Branka Gizarte Zerbitzuen departamentura jo beharko dute interesatuek (943 862200).



