Emilio Muñozen 'Espera' argazkia Zumaiako zuri-beltzeko argazki lehiaketako garaile

2011/07/08

Gaur, uztailak 8, izango da sari banaketa 19:30ean Alondegian.

 

Gaur jasoko dituzte irabazleek Zumaiako zuri-beltzeko argazki lehiaketako sariak. Sariketa horretako irabazlea Emilio Muñoz izan da Espera izeneko argazkiarekin. Bigarren postuan, Javier P. Fernandezen Boatboys argazkia gelditu da. Eta hirugarrenean, berriz, Miquel Planellsen Welcome, my love lana. Zumaiar onenaren saria Peio Romatetek jasoko du Krash-Bum-Ban lanagatik. Sari banaketa gaur, hilak 8, 19:30ean, izango da Alondegiko Oxford aretoan.

 

Ondoren, hilaren 24a arte lehiaketara aurkeztu diren argazkiekin erakusketa irekita izango da. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: 

Astelehenetik ostiralera 18:30-20:30. 

Larunbata eta jai egunetan: 12:30-14:00   eta 18:30-20:30