Energia eraginkortasuna hobetzeko programa abian jarri du Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat
Bi gai zehatz landuko dira, faktura elektrikoa nola optimizatu eta argiztapena eta konforta enpresan. Parte hartzeko izena eman behar da, martxoaren 6a baino lehen
Inoiz pentsatu al duzu energia lehengai bat dela? Inoiz pentsatu al duzu energiak duen pisu ekonomikoa zure enpresan?
Energia kontsumoa eta eraginkortasun energetikoa, lehiakortasun faktore garrantzitsua da eskualdeko enpresa askorentzat eta, hori dela eta, Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, UROLA KOSTAKO EREMUKO ENPRESETAN ENERGIA AURREZTEKO LEHIAKORTASUN PROGRAMA jarri du abian.
Gaur egungo gizartean energia gehien kontsumitzen duen sektorea industria da, honek dakartzan ondorio ekonomikoekin eta ingurugiro arazoekin. Eraginkortasun energetikoak aurrezpen energetiko zein ekonomikoa dakar eta horrek enpresaren lehiakortasuna hobetzen du.
Testuinguru horretan, 2 lankidetza foro jarriko dira abian:
- Fakturazio elektrikoaren optimizazioa.
- Argiztapena eta konforta enpresan.
Foro horien bidez, enpresen aurrezpen energetikoa hobetu eta lehiakorragoak izateko beharrezkoak diren erremintak azalduko dira.
PARTE
HARTZAILEAK
Eskualdeko edozein sektoretako 15 enpresa. Jasotako erantzunaren arabera hautatuko dira parte hartzaileak.
EGINGO DENA
2 Lankidetza Foro landuko dira eta bertan enpresetako ordezkariak, Urola Kosta Udal elkarteko energia teknikariak eta aditu desberdinek hartuko dute parte. Foro horietan parte hartzen dutenek Udal Elkarteko energia teknikarien bisita jasoko dute, azaldutako gaiak beraien enpresetan datu errealekin lantzeko.
1. Fakturazio elektrikoari buruzko foroa (2 ordu):
- Gaur egungo egoera energetikoa.
- Energia enpresan.
- Merkatu elektrikoaren egoera.
- Tarifa elektrikoa: osagaiak, tarifa motak...
- Optimizazioaren helburua.
- Kontratatutako potentziaren doikuntza.
- Potentzia erreaktiboa.
- Kontsumo ereduak.
- Beharrezkoa dena.
- Faktura elektrikoa.
- Adibide praktikoa.
2. Argiztapena eta konforta lantokian (2 ordu):
- Sarrera.
- Energia kontsumoaren gaur egungo egoera eta eboluzioa.
- Argiztapenaren ezaugarriak.
- Argiztapen naturalaren garrantzia.
- Argiztapen konforta.
- Teknologia desberdinak.
- Jarduera egokiak.
- Diru-laguntzak Enpresentzako Energia sektorean.
Horrez gain, Telefono Zerbitzu ireki bat jarriko da martxan, enpresek beraien zalantza eta energiari loturiko arazoak planteatzeko. Zerbitzu hori martxan egongo da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara.
DATAK
Fakturazio elektrikoari buruzko foroa: Martxoak 10, 9:00etan. Argiztapena eta konforta foroa: Martxoak 17, 9:00etan.
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
Izena emateko, izen emate orria bete eta (u.olabarria@urolakosta.org) emailera bidali.
Izena emateko epea amaituko da martxoaren 6an.
Foroei buruzko informazio gehiago Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean eta Telefono Zerbitzuan eskuratuko duzue.
UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
Energia eraginkortasuna: Adur Campo, Unai Olabarria. u.olabarria@urolakosta.org
Tel: 943890808



