Energia Eraginkortasunaren eta Energia Berriztagarrien inguruko azoka larunbatean Zumaian

2018/09/20

Aipatu azoka 10:00etatik 14:00etara egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan.

Usurbilgo Lanbide Eskolak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin mantentzen duen akordio baten bidez Energia Eraginkortasunaren eta Energia Berriztagarrien inguruko "Energia Azoka" egingo da larunbat honetan, 10:00-14:00 bitartean Eusebio Gurrutxaga plazan.

 

Energia Azokaren helburua da herritarrek teknologia berri horiek ezagutu eta euren zalantzak argitzea eta horretarako Usurbilgo lanbide Eskolako teknikoak bertan izango dira azalpenak ematen.