Enpresa ideia aztertzeko eta enpresa berria sortzeko ekintzaileentzako dirulaguntzak

2013/11/11

Dirulaguntza horiei buruzko informazioa eta zer egin eta zer aurkeztu behar den azaltzeko, informazio-saio bat egingo da, azaroaren 15ean (ostirala).

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bi dirulaguntza deialdi egin ditu bere enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat: bata, enpresa ideia aztertzeko da (1.500,00 euroko dirulaguntza) eta, bestea, enpresa berria sortu eta alta emateko (1.500,00 euroko dirulaguntza).

 

Dirulaguntza horiek homologatutako erakundeen bidez eskatu behar dira. Gure eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) Urola Kostako Udal Elkartea izango da erakunde hori.

 

Dirulaguntza horiei buruzko informazioa eta zer egin eta zer aurkeztu behar den azaltzeko, informazio-saio bat egingo dugu:

 

Noiz: azaroaren 15ean (ostirala)

 

Ordua:

11:00etan euskaraz

12:00etan gaztelaniaz

 

Non: Udal Elkartearen egoitzan

 

Aurrez izena eman behar da:

Telefonoa:  943890808

 

Emaila: enpresasustapena2@urolakosta.org