Enpresa kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak
Euskadi Emprende programaren bidez ikastaroa egiteko dirulaguntza SPRIk eman dio Udal Elkarteari. Ikastaroa urtarrilaren 28tik otsailaren 14a bitartean egingo da Udal Elkartearen egoitzan.
Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa ideia berriak abian jartzen laguntzea da.
Negozio berri bat sortu aurretik gauza asko hartu behar dira kontuan, buruan dugun ideia hori jarduera errentagarria izan dadin.
Horretarako, informazio eta aholkularitza eskaintzeaz gain, enpresa txikiak eta autonomoen enpresak kudeatzeko ikastaroa antolatu dugu:
- Nori zuzendua: enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako edo beren negozioa abian jarri berri dutenentzako.
- Data: Urtarrilaren 28tik-otsailaren 14a arte (56 ordu)
- Ordutegia: 9:30-13:30
- Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen)
Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatu da, “Euskadi Emprende” Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren baitan.
Azken bost urteotan 200 enpresa inguru sortu dira Udal Elkarteko Enpresa Sustapena Zerbitzuaren laguntzarekin. Zergatik ez zeurea?
Informazioa eta izen-ematea: 943 890808 (Eli)



