Enpresa txiki eta autonomoen kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

2012/10/04

Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txiki eta autonomoen kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du, SPRIren Euskadi Emprende programaren dirulaguntzarekin.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa ideia berriak abian jartzen laguntzea da.

 

Negozio berri bat sortu aurretik gauza asko hartu behar dira kontuan, buruan dugun ideia hori jarduera errentagarria izan dadin.

 

Horretarako, informazio eta aholkularitza eskaintzeaz gain, enpresa txikiak eta autonomoen enpresak kudeatzeko ikastaroa antolatu dugu:

 

-         Nori zuzendua: langabezian dauden edo/eta enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako

-         Datak: hasi urriaren 15ean eta amaitu azaroaren 6an (52 ordu)

-         Ordutegia: 9:30-13:30

-         Non: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen)

 

Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin antolatu da, “Euskadi Emprende” Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren baitan.

 

Azken bost urteotan 200 enpresa inguru sortu dira Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren laguntzarekin. Zergatik ez zeurea?

 

Informazioa eta izen-ematea: 943 890808 (Eli edo Maider)

 

 

Antolatzailea: Urola Kostako Udal Elkartea