Enpresaguneko lokalak erabiltzeko deialdia egin du Udal Elkarteak

2013/03/14

Eskaerak egiteko epea apirilaren 9an bukatuko da, eta eskaerak Udal Elkartearen egoitzan entregatu beharko dira.

 

Enpresagune enpresa haztegi edo enpresa berrien gune bat da, sustatzaile berriei merkatukoak baina baldintza hobeak eskaintzen dizkienak enpresa (enpresa egitasmo zehatzak edo sortu berri diren enpresak) martxan jarri eta sendotu arte (gehienez hiru urte).

 

Lokal horien helburu nagusia da, alde batetik, enpresa txi­kiak eratzeko egitasmo zeha­tzei edo sortu berri diren enpresei lantoki egokia eskain­tzea eta, beste alde batetik, enpresaren kudeaketaren arloan lagun­tza zerbi­tzua eskain­tzea, lehiakortasun maila egokia lortu eta kostu finkoak murrizteko. 

 

Lokalak erabil­tzeaz gain, honako zerbi­tzuak ere eskura izango dituzte erabil­tzaileek:

 

·       Enpresa Sustapeneko Zerbitzuko tutoreen laguntza, aholkularitza eta informazioa enpresaren kudeaketaren inguruko arloetan (besteak beste, kalitate ziurtagiriei eta lan arriskuen prebentzioari buruzko argibideak, prospekzio datuak lortzeko laguntza eta abar).

·       Udal Elkarteak enpresa-kudeaketaren arloan antolatzen dituen jardunaldi, ikastaro eta mintegietan doan parte hartzeko aukera.

 

Deialdi honekin lokal bat bete nahi du Udal Elkarteko Enpresagunek.

 

Udal Elkartearen egoi­tza nagusian (Zarau­tzen) hutsik dagoen Enpresaguneko lokalak honako ezaugarriak ditu: 

 


    Lokal mota                      Azalera

1.      bulegoa                  24,34 m²

 

Enpresaguneko lokalek beren sarrera dute (Udal Elkarteko gainerako instalazioetatik bereizita), beren postontzia, giltza, ate automatikoa bulego bakoitzarentzat eta komunak. Horrez gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta Internet (banda zabala) ere jarrita dituzte. Bestalde, bulego bakoitzak Enpresaguneko sarreran identifikatzeko errotulu bat du (enpresaren izena eta logoa).

 

Horretaz gain, erabilera komuneko eremu hauek dituzte: bilera gela eta ikasgela (egoitzaren beheko solairuan), betiere Udal Elkartearen ordutegi eta lan-egutegiaren barruan.

 

Eskaera egiteko epea apirilaren 9an amaituko da.

 

Eskaera egiteko eredua Urola Kostako Udal Elkarteak onartutako Enpresaguneko Erregelamenduan bertan dator.

 

Prezioa. Lokalen erabilpenaren tasak honakoa dira 2013an, onartutako Ordenantza  Fiskalaren arabera:

 

·       1. urtea: 7,19 euro/m²/hilean.

·       2. urtea: 9,37 euro/m²/hilean.

·       3 urtea: 11,51 euro/m²/hilean.

 

Tasa horiek urtero eguneratzen dira, urtarrilean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa aplikatuta (aurreko ekitaldiko urritik irailera). Ordenantza fiskalean datozen prezioak 2010ekoak dira.

 

 

Argibideak eta eskabide eredua. Informazio guztia, Enpresaguneko Erregelamendua, Ordenantza Fiskala eta eskabide eredua Udal Elkartearen web orrian agertzen da, www.urolakosta.org orrian, “iragarkiak” atalean. Argibideak eskatzeko deitu zenbaki honetara:

 

 

ENPRESA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

943 89 08 08

enpresasustapena@urolakosta.org

www.urolakosta.org