Enpresaguneko lokalak erabiltzeko deialdia egin du Udal Elkarteak
Bi lokal bete nahi ditu deialdi honen bidez. Eskaera egiteko epea abenduaren 11n amaituko da.
Urola Kostako Udal Elkarteak enpresak sortzen laguntzeko zerbitzua du. Zerbitzu horren helburua da enpresa sortu nahi duenari laguntza ematea: bideragarritasun plana egiten lagundu, finantzaketa iturriak bilatu, izapide administratiboetan lagundu...
Enpresa Sustapeneko Zerbitzua. Zerbitzu horrek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste enpresa sortzen laguntzekoak. Horrez gain, enpresa hatzegi bat ere badu: “Enpresagune”.
Enpresagune
Enpresagune enpresa haztegi edo enpresa berrien gune bat da, sustatzaile berriei merkatukoak baina baldintza hobeak eskaintzen dizkienak enpresa (enpresa egitasmo zehatzak edo sortu berri diren enpresak) martxan jarri eta sendotu arte (gehienez hiru urte).
Lokal horien helburu nagusia da, alde batetik, enpresa txikiak eratzeko egitasmo zehatzei edo sortu berri diren enpresei lantoki egokia eskaintzea eta, beste alde batetik, enpresaren kudeaketaren arloan laguntza zerbitzua eskaintzea, lehiakortasun maila egokia lortu eta kostu finkoak murrizteko.
Lokalak erabiltzeaz gain, honako zerbitzuak ere eskura izango dituzte erabiltzaileek:
· Enpresa Sustapeneko Zerbitzuko tutoreen laguntza, aholkularitza eta informazioa enpresaren kudeaketaren inguruko arloetan (besteak beste, kalitate ziurtagiriei eta lan arriskuen prebentzioari buruzko argibideak, prospekzio datuak lortzeko laguntza eta abar).
· Udal Elkarteak enpresa-kudeaketaren arloan antolatzen dituen jardunaldi, ikastaro eta mintegietan doan parte hartzeko aukera.
Udal Elkarteko Enpresagunek 4 lokal ditu eta deialdi honekin bi bete nahi ditu. Lokal hori nola eskuratu eta nola erabili arautzeko Udal Elkarteak Erregelamendua eta Tasak onartuta ditu.
Udal Elkartearen egoitza nagusian (Zarautzen) hutsik dauden Enpresaguneko lokalek honako ezaugarriak dituzte:
Lokal mota Azalera
1. bulegoa 15,60 m²
2. bulegoa 24,60 m²
Lokal horiek beren sarrera dute (Udal Elkarteko gainerako instalazioetatik bereizita), beren postontzia, giltza, ate automatikoa bulego bakoitzarentzat eta komunak. Horrez gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta Internet (banda zabala) ere jarrita dituzte. Bestalde, bulego bakoitzak Enpresaguneko sarreran identifikatzeko errotulu bat du (enpresaren izena eta logoa).
Horretaz gain, erabilera komuneko eremu hauek dituzte: bilera gela eta ikasgela (egoitzaren beheko solairuan), betiere Udal Elkartearen ordutegi eta lan-egutegiaren barruan.
Eskaera egiteko epea abenduaren 11n amaituko da. Eskaera egiteko eredua erregelamenduan bertan dator.
Prezioa. Lokalen erabilpenaren tasa honakoa da 2012an:
· 1. urtea: 7,01 euro/m²/hilean.
· 2. urtea: 9,13 euro/m²/hilean.
· 3 urtea: 11,22 euro/m²/hilean.
Tasa hori urtero eguneratzen dira, urtarrilean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa aplikatuta (aurreko ekitaldiko urritik irailera). Ordenantza fiskalean datozen prezioak 2010ekoak dira.
Argibideak eta eskabide eredua. Informazio guztia, Enpresaguneko Erregelamendua, Ordenantza Fiskala eta eskabide eredua Udal Elkartearen web orrian agertzen da, www.urolakosta.org orrian, “iragarkiak” atalean. Argibideak eskatzeko deitu zenbaki honetara:
ENPRESA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
943 89 08 08
enpresasustapena@urolakosta.org
www.urolakosta.org



