Enpresen lehiakortasuna areagotzeko doaneko IKT erreminten inguruko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak
Ikastaroko klaseak gazteleraz izango badira ere, materiala eta kontsultak euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera izango da.
Udal Elkarteak prestakuntza zikloa antolatu du eskualdeko enpresentzat udazken honetarako. Lehenengo ikastaroa datuen babesari buruzkoa izan zen. Bigarren ikastaroa urriaren 3, 4 eta 5ean izango da.
Izenburua: ENPRESEN LEHIAKORTASUNA AREAGOTZEKO DOANEKO IKT ERREMINTAK
Zalantzarik gabe Internet eta Informazio eta Komunikaziorako Teknologia berriak (IKT deritzenek) gauzak egiteko ohiko modua aldatzen ari dira eta, enpresa arloan, balio erantsi bat eskaintzen die operazio eta kudeaketa jarduerei.
Zentzu honetan, IKTak ezinbestekoak dira enpresen lehiakortasuna, kalitatea, kontrola edota komunikazioa hobetzeko; dena den, behar beharrezkoa da IKTak modu inteligentean ezartzea.
Tailer honen helburua da, Urola Kostako enpresei euren kudeaketa dinamizatzea ahalbidetuko dien eta Interneten doan dituzten erreminta ezberdinak aurkeztea, honela erronka teknologikoari aurre eginez.
1. TAILERRA: Enpresen lehiakortasuna hobetzeko doaneko IKT erremintak
Iraupena: 12 ordu (3 orduko 4 saio)
2. TAILERRA: Enpresaren berrikuntza bultzatzeko web 2.0 aplikazioak
Iraupena: 8 ordu (2 orduko 4 saio)
Ikastaroak doakoak dira Urola Kostako enpresentzat. Dena dela, aurrez izena eman behar da, honako helbidera mezu bat bidali edo telefonoz deituta:
Tel. 943890808
Ikastaroak gaztelaniaz izango dira. Dena dela, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da eta galdera eta kontsultak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dira.
Ekimen hau, PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du. Ikastaroa guztiz doakoa da Urola Kostako enpresentzat.
Beste argibiderik nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan:
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresei zerbitzuak enpresa@urolakosta.org
Tel. 943890808



