Era askotako arbolak landatuko dituzte larunbatean ospatuko den Zuhaitz Egunean
Goizean goiz abiatuko dituzte ekitaldiak. Foronda inguruan landatuko dituzte zuhaitzak, trikitilariek lagunduta eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute.
Larunbatean (martxoak 13) Zuhaitz Eguna ospatuko da Zumaian eta urtero legez arbolak landatzea izango da eguneko ekimen garrantzitsuena. Era askotako zuhaitzak landatuko dituzte: haritzak, ametzak, urkiak, arteak… eta hain ezagunak ez diren beste hainbat ere landatuko dituzte.
Goizean goi abiatuko dituzte ekitaldiak. 8:30ean Natur Taldeko eta Indamendiko kideekin zuhaitzei izenak jarriko dizkiete, biharamuneko ibilaldi neurtuko ibilbidean. 12:00etan, berriz, Ignazio Zuloaga plazatik Foronda aldera abiatuko dira, trikitilariek lagunduta. Han zuhaitzak landatuko dituzte eta ondoren, hamaiketako egingo dute, produktu ekologikoekin egindako pintxoak. Nork bere edaria eramateko eskatu da.
Horrekin batera, parte hartuko duten gaztetxoei zuhaitzei buruzko liburuxka banatuko die Udalak.



