Erabilgarri dago Erribera eta Mari kalea lotzen dituen igogailua
Goizeko 8:00etatik 20:30etara izango da irekita, egunero.
Zumaiako Udalak gaur eguerdian inauguratu du Erribera kalea eta Mari kalea lotuko dituen igogailua. Igogailua Alondegiko eraikin barruan dago, baina, nahiz eta, Alondiga oraindik ez egon erabilgarri, igogailua erabili ahalko da. Goizeko 08:00etan irekiko da, eta 20:30ak arte izango da irekita, egunero-egunero.
Igogailuak eskainiko duen zerbitzuaren bidez, herritarrentzat errazagoa izango da Alde Zaharrera igotzea. Igogailu horren bidez, irisgarritasuna hobetu nahi izan du Udalak Alde zaharrean: "Igogailu honekin Alde Zaharreko bizilagunentzat errazagoa izango da etxera iristea, eta Alde Zaharra irisgarriagoa da", azaldu du Andoni Etxaniz Hirigintza zinegotziak. "Bizilagunentzat gain, Parrokira joan nahi dutenentzat ere baliagarria da igogailua", gaineratu du Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako Alkateak. Parrokian, elizkizunez gain, hainbat kultur ekitaldi egiten dira, eta bisita gidatuetan ere Parrokia ikusteko aukera izaten da.
Igogailu horrekin, dagoeneko hiru igogailu publiko daude Zumaian irisgarritasun bertikala bermatzeaz gain, herritarren bizi kalitatea hobetzen dutenak: Jadarrekoa, Ardantzabidekoa eta orain Alondigakoa.
Alondiegia, laster
Alondigako igogailua inauguratzea laster "errealitate izango den" proiektu baten hasiera besterik ez da. Izan ere Agirrezabalaga eta Etxanizek jakinarazi dutenez, ondo bidean, 5-6 aste barru irekiko dute Alondegia.



