Erabilgarri daude Intxaurtxoetako eskailerak
Igogailua uztailaren bukaeran jarri zen martxan eta egunean zehar edozeinek erabili dezake, 7:00etatik 23:00etara.
Ardantzabide auzotik Alde Zaharrera igotzeko Intxaurtxoetako eskailerak ere irekita daude dagoeneko. Igogailua uztailaren bukaeran jarri zen martxan eta harrezkero jende ugari ari da zerbitzu hau erabiltzen.
Jadarreko igogailuaren antzera, erabilera publikoa du Ardantzabideko igogailuak ere, eta egunean zehar edozeinek erabili ahal izango du txartelaren beharrik gabe, 7:00etatik 23:00ra bitartean.
Zumaiako Udalak igogailu eta eskailera hauen bidez, Ardantzabideko aparkalekuaren erabilgarritasuna hobetu nahi du. Eta horrela, Alde Zaharrean ibiltzen diren ibilgailuen kopurua gutxitu.
Argazkian, igogailua eskuinean, eskailerak ezkerrean eta estalpe zabala erdian.



