Erakusleiho lehiaketa antolatu da
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 16ra arte dute Turismo Bulegoan izena emateko aukera.
Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
1. Lehiaketa hau herriko denda, taberna eta jatetxe guztiei zabalik dago.
2. Izen ematea: Turismo Bulegoan (943 14 33 96), abenduaren 16a bitartean.
3. Erakusleihoek eta apaingarriek urtarrilaren 6 arte egon beharko dute agerian.
4. Epaia merkataritza eta marketin arloko adituek erabakiko dute.
5. Kontutan hartuko dira: ikusgai dauden produktuak, erakusleihoaren guneak, kolorea, argia eta konposizioa.
6. Saria erakusleiho onenarentzat 100€koa izango da.
Sari banaketa 2013eko abenduaren 31n egingo da, eguerdiko 13:30ean Beheko Plazan. Zumartian: hirugarren sektorea sustatzeko plataformak eta kirol sailak babestutako BIKO lasterketako sari banaketaren ondoren izango da. Bertan “Urteko Merkatari edo Ostalari Onenaren Saria” ere erabakiko da.



