Erakusleiho lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik

2015/12/03

Gabonak bertan ditugu eta herriko kaleak girotzeko laster piztuko dira argiak. Horretaz gain, ordea, denda eta establezimenduak dotore-dotore janzteko ohitura edo ahalegin hori saritzen jarraitu nahi du Udalak. Hala, sari horien bidez, denda eta establezimenduak ahalegintxo hori egitera animatu nahi ditu Udalak. Lantxo hori bi eratara saritua izango da.

  • EPAIMAHAIAREN SARIA: 200 €

Urtean zehar erakusleiho aldaketa bakoitzarekin argazki bat bidaltzeko gonbitea egin zitzaizuen. Argazki horiek jaso duten  puntuaketan nahiz parte hartutako ikastaroetan oinarrituko da sari honen emaitza. Azken bidalketa, Gabonetako erakusleihoarena izango da.

  1. Argazkiak bidaltzeko epea: abenduaren 12
  2. Bidaltzeko: zumaiaelkartea@gmail.com

 

  • HERRITARREN SARIA: 200 €

Gabonetako erakusleihoak bereziki saritu nahi dira eta herritarren partaidetza eskatzen dugu horretarako. Bozkatzen duten guztien artean 100 € ko balea zozketatuko dugu. Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue oinarri hauek kontuan izan:

 

  1. Lehiaketa hau herriko establezimendu guztientzat zabalik dago (elkartekideak izan edo ez).
  2. Izen-ematea: Turismo Bulegoan (943 14 33 96 – turismoa@zumaia.eus ).
  3. Epea: abenduaren 9a bitartean.
  4. Erakusleihoek eta apaingarriek gutxienez abenduaren 9tik 31ra bitartean egon beharko dute.
  5. Epaia herritarren botoen arabera erabakiko da. Boto gehien dituen establezimendua izango da saritua.
  6. Parte hartzen duten denda eta establezimendu guztietan eman ahal izango da botoa.
  7. Zumaiako Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 100 €ko balea zozketatuko da bozkatzen duten herritar guztien artean.
  8. 200 €ko sari bakar bat emango eta boto gehien jasotzen dituen establezimenduarentzat izango da.
  9. Sari banaketa 2015eko abenduaren 31an egingo da BIKO LASTERKETAKO sari banaketarekin batera, eguerdiko 13.00etan.

 

Zalantzak argitzeko honako telefonoetara deitu edota helbide elektronikoetara idatz daiteke:

Turismo bulegoa: 943143396 – turismoa@zumaia.eus

Merkatari elkartea:   638004576 - zumaiaelkartea@gmail.com