Erakusleihoak komunikazio-tresna gisa erabiltzea sarituko du Zumartianek
Zumartian elkarteak erakuslehio lehiaketa gisako bat antolatu du. Ekimen horren helburua, establezimenduen irudia indartzea eta berezoen arreta piztea da.
Gaur egun bereziki garrantzitsua da bezeroen aurrean establezimenduek eskaintzen duten irudia zaintzea. Salmentak borobiltzerako orduan berebiziko garrantzia dute establezimenduan ematen den arretak, produktuen kalitateak eta aurkezteko moduak.
Horretaz jabetu da Zumartian eta ekimen berri bat abian jartzekoa da. 2014. urteko kanpainan, erakusleihoak komunikazio-tresna gisa erabiltzea sarituko da. Urteko sasoi bakoitzean erakusleihoa aldatzea bultzatuko da eta horretarako prestakuntza-ikastaroak eskainiko dira.
Urtean zehar ibilbide egokiena izan duen erakusleihoari Zumartian txekez osaturiko 500 €ko saria emango zaio.
Kanpainaren funtzionamendua:
Establezimenduek urteko sasoi bakoitzean erakusleihoa aldatu beharko dute: Udaberrian, Udan, Udazkenean eta Neguan.
Erakusleihoa aldatzen duen bakoitzean posta elektronikoz argazkia bidali beharko du elkartera, aldaketa hori jasota gera dadin. Horrez gain, Elkarteak argazkia facebook-en argitaratuko du, bertan dituen 400 jarraitzaileen artean establezimenduaren promozioa eginez.
Erakusleiho aldaketa bakoitzak 2 puntu emango dizkio establezimenduari eta 8 puntu lortuko ditu urteko sasoi guztietan aldatzen badu.
Merkataria erakusleihoen ikastarora joaten ba da 2 puntu gehiago jasoko ditu.
10 puntu lortzen dituen denda izango da Zumartianen 500€ko txekearen irabazlea. Denda bat baino gehiago badira puntuazio hori lortzen dutenak, gaian aditua den epaimahai batek erabakiko du irabazlea guztien artean.



