Erotika tailerra antolatu du Berdintasun Sailak

2010/12/13

Urtarrilean izango da tailerra, eta 4 saio egingo dira.

Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak emakumeentzat erotika tailerra antolatu du urtarrilerako. Tailerrak 4 saio izango ditu, eta saio bakoitzean gai desberdin bat landuko dute. Irakaslea arlo horretan sona handia duen Edurne Mendizabal Tolosa izango da.

 Izena emateko epea urtarrilaren 10ean bukatuko da.

Saio egunak: urtarrilaren 14, 15, 28 eta 29.

-1.saioa:urtarrilaren 14a, ostirala:16:00-20:00.
Aurkezpena, tratu onak praktikan eta hainbat kontzeptu eztabaidatu eta argitu: sexua, sexualitatea, erotika, amatoria, bikotea, birsortzea, identitateak, orientazioak, berezitasunak.

-2.saioa: urtarrilaren 15a, larunbata: 10:00-14:00.
Edertasun eredua ezbaian, edertasun funtzionala eta plazera, norberaren gorputzaren pertzepzioa, norberaren mundu emozionalaren nondik norakoaz jabetzea.

-3.saioa: urtarrilaren 28a, ostirala: 16:00-20:00.
Plazera eta sentiduak,  biografia sexuala, bikotea: aukera bat, amodio erromantikoa ezbaian eta gure kokapena bikotean.

-4.saioa: urtarrilaren 29a, larunbata: 10:00-14:00.
Fantasia eta masturbazioa.

Tailerra,  Gizarte Zentroan (hogarrean) emango da.

Izena emateko tokia: berdintasun eta gazteri saila (Forondan).

Prezioa: 15 euro.