Erotika tailerrean izena emateko azken egunak

2011/01/04

Urtarrilaren 10a arte (egun hori barne) irekita izango da izen emateko epea.

 

Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak emakumeentzat erotika tailerra antolatu du. Eta, dagoeneko, ikastaroan izena emateko aukera azken egunetan da. Izan ere, urtarrilaren 10ean bukatuko da epea. Tailerrak 4 saio izango ditu, eta saio bakoitzean gai desberdin bat landuko dute. Irakaslea, Edurne Mendizabal Tolosa, aditua da gai horietan.

Saio egunak: urtarrilaren 14, 15, 28 eta 29.

-1.saioa:urtarrilaren 14a, ostirala:16:00-20:00.
Aurkezpena, tratu onak praktikan eta hainbat kontzeptu eztabaidatu eta argitu: sexua, sexualitatea, erotika, amatoria, bikotea, birsortzea, identitateak, orientazioak, berezitasunak.

-2.saioa: urtarrilaren 15a, larunbata: 10:00-14:00.
Edertasun eredua ezbaian, edertasun funtzionala eta plazera, norberaren gorputzaren pertzepzioa, norberaren mundu emozionalaren nondik norakoaz jabetzea.

-3.saioa: urtarrilaren 28a, ostirala: 16:00-20:00.
Plazera eta sentiduak,  biografia sexuala, bikotea: aukera bat, amodio erromantikoa ezbaian eta gure kokapena bikotean.

-4.saioa: urtarrilaren 29a, larunbata: 10:00-14:00.
Fantasia eta masturbazioa.

Tailerra,  Gizarte Zentroan (hogarrean) emango da.

Izena emateko tokia: berdintasun eta gazteri saila (Forondan).

Prezioa: 15 euro.