Errefusaren edukiontzi zaharrak herritarren eskura utzi ditu Udalak Guaskorreko aparkalekuan
Interesa dutenek bertan jaso ahal izango dituzte asteazken goiza bitartean.
Dagoeneko Urola Kostako Udal Elkarteak hartu du bere gain zabor bilketa zerbitzu berria eta horren harira, edukiontzi berriak jarri ditu herrian aurreko asteetan zehar.
Hori dela eta, Udalak, bere eskumenekoak diren errefusaren edukiontzi zaharrak herritarren eskura jarri ditu Guaskorreko aparkalekuan, interesa dutenek hartu eta berrerabilpen bat eman diezaien. Bertan egongo dira asteazken goiza bitartean.



