Errege Kabalgatan laguntzeko boluntarioak

2017/12/26

Errege Kabalgata urteko ekitaldi jendetsuenetakoa izaten da Zumaian, eta tartean haur ugari egonda, segurtasun aldetik bereziki zaindu behar dena.

Urtero herriko hainbat talde eta boluntarioren laguntzaz antolatzen da Kabalgata, eta aurten laguntzaile heldu gehiagoren beharra ikusi da. Urtarrilak 5 ostiral arratsaldean egin beharreko lana da, nagusiki ibilbidea eta segurtasuna zaintzen laguntzeko.
Laguntzeko prest dagoen jendeak kultur etxera jo dezake goizez informazioa eskatu edo izena emateko (943-861056), edo emaila idatzi:kulturetxea@zumaia.eus
Eskerrik asko!