Errege Magoak: gutunen eguna eta bisitak gaixo eta edadetuei
Urtarrilaren 4ean Erregeen Pajeek gutunak jasoko dituzte Beheko plazan eta urtarrilaren 5ean, kabalgataren aurretik, bisitak egingo dizkiete gaixo eta edadetuei.
Bihar, urtarrilak 4, 18:00etatik aurrera Erregeen Pajeek haurren gutunak jasoko dituzte Beheko plazan, eta eskaera bat helarazi digute: hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzen zaie pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen beti ere. Bestalde, Errege egun bezperan (2019/1/5) kabalgataren aurretik Errege Magoek bisita bereziak egiten dizkiete urtero herriko edadetu eta gaixoei: San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin 943-861056 telefonoan edo emailez kultura@zumaia.eus Epea: urtarrilak 4 ostirala.