ERREGE MAGOEK GAIXO ETA EDADETUAK BISITATUKO DITUZTE

2017/01/03

Errege egun bezperan, hau da, ostegunean, kabalgataren aurretik, Errege Magoek herriko edadetu eta gaixoak bisitatuko dituzte Branka, San Juan eta Otezuri egoitzetan, baita hala eskatzen duten etxeetan ere.

Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin ahal izango du 943-861056 telefonoan edo kultura@zumaia.eus helbide elektronikoan.