Errege magoen etorreraren harira, Udaleko Kultur Sailaren oharra

2020/01/03
Larunbatean Erregeentzako gutunak jasoko dituzte eta aniztasun funtzionala duten haurrek lehentasuna izango dute horretarako, hala nahi izanez gero. Igandean, kabalgataren aurretik, Errege Magoek bisitak egingo dizkiete herriko edatuei eta gaixorik dauden pertsonei.

Kultur Sailak honako oharra argitaratu du Errege magoen etorreraren harira:

Etzi, urtarrilak 4, 18:00etatik aurrera Erregeen Pajeek haurren gutunak jasoko dituzte Beheko plazan. eta eskaera bat helarazi digute: hotzetan umeak denbora luzez zain ez egoteko, familiei eskatzen zaie pertsona bakarra aritzea argazkiak ateratzen, argazki bakarra ateratzea eta ahalik eta arinen beti ere.

Aniztasun funtzionala duten haurrek, nahi izanez gero aukera izango dute gutunak lehentasunez emateko pajeei, betiere garaiz jakinarazita kultura@zumaia.eus helbidean. 

Bestalde, Errege egun bezperan (2019/1/5) kabalgataren aurretik Errege Magoek bisita bereziak egiten dizkiete urtero herriko edadetu eta gaixoei: San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. 

Beraz, haur edo edadeturen bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin emailez kultura@zumaia.eus. Epea: urtarrilak 4 larunbat eguerdia.
 

Argazkia: Urola Kostako Hitza