Errege zamalkada egunerako laguntza eskaera

2013/11/28

Egunotan hainbat bilera egin dira ekitaldi hauek garatzeko, eta lanak banatu ere egin dira. Antolaketa taldeak osatu dira, eta baita laguntzaile gehiagoren beharra ere ikusi. Horien artean, deialdi zuzena egin nahi dizuegu herritarrei behar hauek betetzeko: Urtarrilaren 5ean, errege zamalkada edo kabalgata izango da 18:00etan hasita. Ardurak banatuta dauden arren, beharrak: - Ibilbidea ziurtatzeko jendea (16 lagun) - Tanborrak jotzeko 10 lagun. Informaziorako edo izena emateko jo Alondegia kultur etxera: 943-861056 kultura@zumaiakoudala.net.