Errege zamalkada eta jaiotza antolatzeko bilera egingo da urriaren 22an, 19:00etan Alondegian

2013/10/20

Hainbeste urtetan Errege Zamalkada eta Jaiotza antolatzeko ardura hartu ondoren, Txepetxa Elkarteak jakinarazi du ez dutelahemendik aurrera antolaketa beregain hartuko. Gabonetako ekitalde nagusietakoak izanik, antolatzen jarraitzeko ahalegina egin nahi da. Bide horretan, Kulturatik bilera ireki baterako deia egiten zaie herriko talde eta elkarteeik aurtengo Gabonetako egitaraua eta Zamalkada aurrera nola eraman aztertzeko. Bilera, urriaren 22an, asteartean, izango da 19:00etan Alondegian. Era guztietako lankidetzak eskertuko dira ekimenak aurrera ateratzeko. Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net.