Erresuma Batuko metal banda gazteena, gaur (osteguna), Eusebio Gurrutxaga plazan

2011/08/11

Youth Brass 2000 bandak kontzertua emango du 20:00etan. Metalezko instrumentuak jotzen ditu banda horrek, eta 19 urtez azpiko gaztetxoek osatzen dute. Gazteenak 9 urte besterik ez ditu. 47 musikarik osatutako banda horrek Ingalaterra eta Europako hainbat sari jaso ditu.

Erresuma Batuko metalezko instrumentuen bandarik gazteenak Zumaian egingo du gaur (osteguna) parada. Youth Brass 2000 taldea da, eta Lord Chris Jeans zuzendariaren gidaripean Eusebio Gurrutxaga plaza eta inguruetako doinuak pizteko asmoz etorri dira.

Youth Brass 2000 banda 47 musikarik osatzen dute:  20 kornetak, 6 baritonok, 4 tubak, 5 tronpa/adar frantsesek, 8 tronboik eta 4 perkusionista. Musikari guztiak 19 urte azpikoak dira, eta gazteena 9 urte besterik ez ditu. Willbarston Villagekoak dira, Ingalaterrako erdialdekoak.

Bandak Ingalaterra eta Europa mailako lehiaketa batzuetan parte hartu izan du, eta azpimarratzekoak dira sari honakoak:  

- Butlins Championships 2010 – Gazteen atalean irabazle.

- National Youth Brass Band Championships 2010: txapledunorde.

- Butlins National Mineworkers Youth Championship 2010

- National Youth Brass Band Championships 2009: Urrezko domina.

- Tameside Youth Brass Festival 2009: 1. saria.

- Youth Brass Band Entertainment Festival of Great Britain 2009:

Musika kategorian: lehen postua. Ikuskizun kategorian: bigarren postua.

Bakarlari onena. Jokaera onena: txapeldun absolutuak.

- Butlins National Mineworkers Youth Championship 2009: Irabazle.