Errioan bainua debekatuta, uraren kalitatea dela-eta

2025/07/15

Errioan bainua debekatu du Osasun Sailak, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik.

Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, errioko uretan araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoen onartutako muga gainditu da. Beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean. 

Uztailaren 27an hartuko dute lagun berri bat, eta emaitzaren zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko.