Erromesen aterpea kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik, ekainaren 18a arte

2012/06/08

Aurtengo uztailean eta abuztuan ere San Jose komentua erromesentzako aterpea izateko prestatu eta egokituko da. Azken urteotan Zumaiako Udalak egin ohi duen bezala, hilabete horietan aterpetxea kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea ireki du. Interesa dutenek Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenak ekainaren 18a baino lehen. Baldintzak, iazko berdinak izango dira eta informazioa gehiago turismo bulegoan jaso daiteke. Bertako ordutegia da asteartetik larunbatera 10:00 etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara da. Astelehenak eta igande arratsaldeak itxita. Ekainak 15etik aurrera (irailak 15a arte), berriz, egunero zabalik izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.