Eska ezazu fruta euskaraz

2010/05/31

Udaleko Euskara Zerbitzuak Zumaiako hizkuntza-paisaia euskaldundu eta euskarazko salerosketa bultzatzeko kanpaina abian du.

 

Euskara Zerbitzuak poster edo kartel batzuk banatu ditu herriko fruta- eta janari-dendetan. Kanpaina hauen bitartez Zumaiako hizkuntza-paisaia euskaldundu eta euskarazko salerosketa bultzatu nahi du. Karteletan era askotako frutak eta barazkiak agertzen dira eta argazki bakoitzaren azpian euskaraz nola deitzen zaien jartzen du: hurrak, mahaspasak, mizpirak, azaloreak, bananak...

Apirilean ogia euskaraz eskatzeko kanpaina egin zen, orain frutari egokitu zaio txanda, eta hurrena arrandegieetarako eta harategietarako kartelak banatuko dira.

Badakizu: eskatu frutak eta barazkiak euskaraz.