Eska ezazu haragia euskaraz

2010/07/15

Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimen jarri ditu abian.

 

Euskara Zerbitzuak poster edo kartel batzuk banatu ditu herriko harategietan. Kanpaina honen bitartez Zumaiako hizkuntza-paisaia euskaldundu eta euskarazko salerosketa bultzatu nahi du. Karteletan behien eta txerrien haragi zatiak agertzen dira eta bakoitzari euskaraz nola esaten zaien jartzen du: zangarra, mokorra, ukondoa, hirugiharra...

Lehenago ogia euskaraz eskatzeko kanpaina egin zen, gero frutari egokitu zitzaion txanda, eta laster arrandegieetarako kartelak banatuko dira.

Badakizu: eskatu haragia euskaraz.