Eskaintza berezia prestatu du Geoparkeak Gabonetarako

2018/12/21
Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra arte, astean zehar ere bisita gidatuak egiteko aukera izango da Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Aurten ere programazio zabala eta anitza prestatu du Gabonetarako Euskal Kostaldeko Geoparkeak, publiko zabalari zuzenduta. Abenduaren 22tik Errege egunera bitarte, bisita gidatu eskaintza nabarmen handituko du.

Geoparkeko flyscha uretatik ikusteko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko ibilbideak edota proposamen kulturalak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian. Denera, 29 irteera gidatu prestatu dira.

Bisita gidatuen egutegia www.geoparkea.eus webgunean kontsulta daiteke eta bertan egin daiteke erreserba online.