Eskola Kiroleko eta neguko kirol ikastaroetako izen emateak zabalik dira
2026/2027ko ikasturterako neguko kirol ikastaroaren berri ematearekin batera, izena emateko epea zabaldu du Udalak. Eskola Kirolean ere eman daiteke izena.
Zumaiako Udalak 2026/2027 ikasturterako kirol eskaintza prest du, eta dagoeneko zabalik daude Eskola Kiroleko eta neguko kirol ikastaroetako izen emateak. Bi programen bidez, adin ezberdinetako herritarrei kirola egiteko aukera zabalak eskainiko zaizkie ikasturte berrian.
Eskola Kirola
Eskola Kirola herriko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako programa da, eta helburu nagusia da haurrek kirol ohiturak hartzea, talde lana sustatzea eta jarduera fisiko anitzak ezagutzea. Programa honetan, hainbat kirol diziplina lantzen dira, eta parte hartzea eta heziketa kirolaren oinarrian jartzen dira. Ekainaren 7ra artean eman daiteke izena, eta 45 euroren prezioa du (bekadunek dohan).
> Eskola Kirola: informazio orokorra
> Izen ematea:
> Zumaiena
> Zumaiako Herri Eskola eta Oikiako Eskola
Neguko kirol ikastaroak
Neguko kirol ikastaroek, berriz, kiroldegian eskainiko diren jarduera ugari biltzen dituzte, haur, gazte eta helduentzat. Aukera zabala izango da jarduera fisikoa mantentzeko, osasuna hobetzeko eta kirola modu gidatuan praktikatzeko.
Astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez izango dira ikastaroak, eta hiru hilabete iraungo dute, irailetik abendura. Izena emateko, Lubaki kiroldegira jo beharko da.



